2009-06-17
2009-06-12
2009-06-01
Bat, bi, hiru, bi... Aitziber irabazi!!!!
Ziur gaude ezagutzen duzuela. Lehengo aldia da gure 6.mailako Aitziber Euskadiko igeriketa txapelketara joaten dela eta ez joan bakarrik, bigarren postuan ere geratu da zilarrezko domina eskolara ekarriz. Euskadiko txapelketa maiatzak 30 larunbatan ospatu zen Gasteizen. Aitziber "croll" eta "tximeleta" eratan irabazi zituen zilarrezko bi dominak. Lehenengo postua Nafarroako igerilari batentzat izan zen. ZORIONAK TXAPELDUN!!!!!
2009-04-01
MARGARI ELKARRIZKETA
Hogeita zortzi urte daramatzat klaseak ematen.
2.Zenbat urte daukazu?
Emakume batek ez du inoiz bere adina esaten.
3.Zergatik hasi zinen klaseak ematen?
Txikitatik gustatu zitzaidalako.
4.Inor kanporatu al duzu eskolatik?
Nik ez dut inor kanporatu.
5.Inoiz suspenditu al duzu?
Nik ez dut inoiz nota txar bat izan.
6.Ba al daukazu umerik?
Bai,hogei urteko ume bat daukat.
7.Zenbat urterekin euki zenuen umea?
Ez dut erantzungo,bestela nire adina jakingo duzue.
8.Zenbat kurtsotan egon zara irakasten?
Maila guztietan egon naiz.
9.Zer ordutan joaten zara ohera?
Hamar eta erdietan joaten naiz ohera.
10.Inoiz erre al duzu?
Ez dut inoiz erre.
11.Nola deitzen da zure senarra?
Nire senarraren izena Jon da.
12.Ba al daukazu animalirik etxean?
Ez daukat animaliarik etxean,baina txikitan bai, pilo bat.
13.Patatak gustatzen zaizkizu?
Bai patatak gustatzen zaizkit,batez ere"patatas a la riojana".
14.Zein izan da zure ikaslerik onena?
Ikasle pilo bat euki ditut onak.
15.Zein kurtsotan zegoen?
Kurtso guztietan euki ditut.
16.Nola deitzen zen?
Ezinezkoa da esatea.
17.Zer ordutan altxatzen zara?
Zazpi eta erdietan altsatzen naiz normalean aste buruetan ez.
18.Kirola gustatzen zaizu?
Badakit egin behar dudala,baina ez zait gustatzen,alfer hutsa naiz.
19.Gustoko litzaizuke beste lan bat egitea?
Oraingoz pozik nago horrela.
20.Zein kolore da zure gustokoena?
Laranja eta beigea gustatzen zaizkit.
21.Zein da zure eskolako lagunik onena?
Ez dakit zer esan.Lagun on bat izatea zaila da.
22.Gustoko al duzu historia?
Bai asko gustatzen zait. Gainera majisteritza bukatu ondoren historia ikasketak hasi nintzen ikasten.
23.Gustoko duzu txokolatea?
Bai,asko gustatzen zait baina kontrola daukat asko ez jateko.
2009-03-11
Txun txun txun txun txun... AITZIBER TXAPELDUN!

Ikusi al duzue argazki hau? Aitziber Alonso da, bere sariarekin. Saria, Taekwondo lehiaketa batean lortu zuen. Arrigorriagan ospatu zen eta 12 neskek parte hartu zuten. Finalean Aitziberrek Galiziako bati irabazi zion eta Espainiako bigarren postuan geratu zen. Lehenengo postua Murtziako neska batek lortu zuen.
2009-03-04
2009-03-02
Iñaki Friera
Iñaki Friera otsailaren 25ean etorri zen bere liburuetaz eta bere bizitza pertsonalari buruz hitz egitera. Iñaki Friera 1962ko irailaren 16an jaio zen Barakaldon. Euskal Filologia ikasi zuen Gazteizen eta litzentziatua da. Galdera hauek egin genizkion eta hau erantzun zigun:
1.-Nola bururtu zitzaizun "Izaroko Altxorra" idaztea?
Altxor bati buruz historio bat egin nahi nahi nuen eta artikulu batean irakurri nuen artikulu bati esker.
2.-Zenbat liburu idatzi dituzu?
6 liburu
3.-Zenbat denbora behar zenuen "Izaroko Altxorra" idazteko?
Urte bat
4.-Zein izan zen zure lehenengo liburua?
Izaroko Altxorra
5.-Zergatik ipini dituzu izen horiek pertsonaiei?
Patxo:Taberna batean zegoela ikusi nuen mutiko bat Patxo izenekoa eta beso ezkerra mugitzen ez zuelako,Joseba izen arrunta zelako eta Ane "Los cinco"liburuan oinarrituta dago.
6.-Zergaitik gertatzen da Elantxoben, Ogoñon eta Lagan?Zergaitik aukeratu dituzu paisaia hauek?
Izarotik hurbil daudelako
7.-Noiz hasi zinen idazten?
1985. urtean
8.-Nola bururatu zitzaizun titulu hori luburuarentzat?
Artikulo bategatik
9.-Non idazten duzu?
Etxean edo tabernan
10.-Beste liburu bat pentsatuta daukazu idaztea?
Bai helduentzako eleberri bat idazten ari naiz.
11.-Zein da zuk idatzitako liburu gogokoena?Eta zuk ez idatzitakoa?
"Izarako altxorra" nirea eta" Seta " nirea ez dena (amodiozko istorioa da)
12.-Zein da zure libururik famatuena?
"Izaroko altxorra".
13.-Zuk idatzitakoa zein da gehien orrialde dituen liburua ?Zenbat orrialde ditu?
"Izaroko altxorra", 191 orrialdekoa. Baina "Izaroko altxorra" idatzi baino
lehen 10-20ko liburua egitea pentsatuta nituen.
14.-Zenbat eleberri idatzi dituzu?
Sei (6) idatzi ditu nire bizitzan.
15.-Non ikasi zenuen Euskal Filologia?
Gazteizen
16.-Familiarik al duzu?
Bai, emazte bat eta 13 urteko alaba.
17.-Zure liburuak irakurtzen dituzu?
Ez , baina aurkeztu aurretik 4, 5 edo 6 aldiz irakurtzen ditut.
18.-Zuk zer adierazi nahi zenuen?
Berezirik ezer ez.
19.-Non bizi zara?
Getxon
20.-Beste idazleekin harremanik ahal duzu?
Bai idazleak bileretan biltzen naiz beraiekin.
21.-Zer sentitu zenuen zure lehenengo liburua aurkeztu zenuenean?
Poz handia sentitu nuen
22.-Txikitan asko irakurtzen zenuen?
Bai eta gehienetan komikiak eta geroxeago liburuak.
Eta galdera sorta hauekin amaitu zen gure elkarrizketa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





