2006-11-30

6.mailakoek egindako "Paper Tailerra"


Urriaren 10ean bi tailer egin genituen. Horietako bat paper tailerra izan zen. Sartu ginenean bakoitza aulki batean eseri ginen. Lehenegoz papera nola egiten eta zer zen birziklatzea azaldu zigun monitorea. Lehenengoz mozten direla, gero lantegietara eramaten dituztela. Eta hortik papera ateratzen zela. Paper bakoitza bost aldiz birziklatu ahal dela esan zigun. Papera behar ez den eduki ontzian botatzen baduzu, ezin da birziklatu, eta beraz, zuhaitz gehiago mozten dituztela. Dena azaldu ondoren paper birziklatua egin genuen. Horrela egin genuen: 1. lau talde egin genituen batzuk bost pertsonetakoak eta beste batzuk lau pertsonetakoak. 2. egunkarietako orriak hiru zatitan zatitu genituen eta gero zati horiek zati txikietan zatitu genituen. 3. Ainhoa, monitorea pitxer batean ur beroa bota zuen eta bota genituen horra zatitxoak. 4. Ainhoak pintura berdea bota zuen paper berdea ateratzeko.5. Ondoren irabiagailuarekin irabiatu genuen.6. Hori egin eta gero pitxerrarekin moldean egunkariko zatitxoekin eta pinturarekin egindako nahasketa bota genuen.7. Ostean belaki batekin ura zurgatzen egon ginen .8. Moldea kendu eta egunkari baten erdialdean jarri eta gero arrabol batekin pasatu genuen.9. Klasera heldu ginenean, hiztegi batzuen azpian, ipini genuen paper birziklatua.10.Egun batzuk pasa eta gero, lehortu zenean, gillotina batekin papera moztu genuen eta horrekin markagailuak egin genituen: lehenengoz bakoitzaren gustora margotu genituen eta bakoitzak bere liburuan ipini zuen.
Oso politak geratu ziren!!

2006-11-24

Gure Eskola



Hauxe da gure eskola!
Baina kanpotik soilik.
Hemen barruan gauza asko gertatzen dira. Ezagutu nahi ba duzue, gure blogan aurkituko gaituzue.