2007-12-19

EZETZ ASMATU!

Negua laister helduko da. Neguarekin batera Olentzero dator. Bilbo hiria argiz jantzi da. Kaleak eta plazak, dendak eta etxeak mimoz apainduta daude. Denok prest Olentzeroren zain. Eta oporretan egongo garenean 2007 urtea amaituko da eta urte berrian buru belarriz sartuko gara. Ezagutzen al dituzue argazkietan agertzen diren Bilboko txokoak? Aipatu ahal duzu baten bat?


2007-12-04

Esentzia nola egin (5.maila A)


Gaur azaroak 22 5. maila Akoek jantoki zaharrean egon gara, tailer bat egiten.Tailerrak lehengaiekin zer ikusia zuen. Tailerren girotzaile bat egin dugu. Girotzailea egiteko lehendabizi paper batekin saku bat egin dugu, gero girotzailea sartzeko. Girotzailea egiteko osagai hauek erabili ditugu :
Gatza, kolorea eta esentzia.Bi kolore eta bi esentzia zeuden, esentziak hauek ziren: azahar eta laranja. Eta bi kolore zeuden: berdea eta laranja. Gero girotzailea sakuan sartu eta sakuak apaindu egin ditugu.