2007-10-29

5.


Udazkenak ere fruitu ugariak ekartzen dizkigu. Arbola honen fruituak txikiak dira. Oskola daukate.

Bere fruituak eskaini ostean, hostoak ere galduko ditu. Hostoerorkorra da eta. Ezagutu al duzu?

4.





Hosto hauek galdu dituen zuhaitza biluzik geldituko da laster. Oso zuhaitz nabaria da. Bere adarrak , kaskada baten moduan jaisten direnak, oso luzeak eta malguak, hostoz beterik, ia ia lurreraino ailegatzen dira. Honen loreak, horiskak, urrian eta azaroan agertzen dira. Izena ere, nabaria da. Asmatu duzu jadanik?

3.




Zuhaitz honek ez ditu bere hostoak galduko. Negu osoaren ere lagunduko gaitu. Iraunkorra da. Hain zuhaitz dotorea denez, lorategiak eta parkeak apaintzeko erabiltzen da. Udaberriaren amaieran loreak eskeintzen dizkigu, oso lore handiak, zuriak eta lurrintsuak.
Hemen, gure patio txikian ere aurkitu ahal duzu. Badakizu non? Zein da bere izena?

2007-10-17

2.



Hosto fina eta zorrotz hauek dituen zuhaitza Kanariasetik etorri da. Lurralde berotsuagoetan fruitu gozoak eta marroiak ematen ditu. Ba dakizu zein fruituak diren? eta zein den arbola hau?

2007-10-16

1.




Arbola hau hostoerorkorra da. Hemendik aurrera hosto guztiak galduko ditu. Gero, udaberrian, lore zuriz beteko da, eta lore horietatik oso fruitu gozoak irtengo dira. Asmatu duzu jadanik zein arbola den?

EZ ETZ ASMATU!


Ikasturte berriarekin batera, udazkena heltzen da. Aldaketa garaia izaten da: udako arropak gordetzen ditugu praka luzeak eta jertseak berriro janzteko, liburu eta koaderno berriak dauzkagu, eta... naturan ere, gure inguruan, aldaketak ikusi ahal ditugu: gero eta arinago iluntzen da, intsektuak badoaz desagertzen eta hainbat zuhaitzek hostoak galtzen dituzte.

Gu fijatu gara eskolako patioan dauden zuhaitzetan. Batzuk hostoak galtzen dituzte, hostoerorkorrak dira. Beste batzuk ez dute galtzen, hosto iraunkorreko zuhaitzak. Hemen dituzun argazkietan zenbait hosto agertzen dira. Ondo begiratzen baduzu, berehala aurkituko dituzu. Baina jakingo duzu esaten baten edo batzuen izena?