2008-03-24

Irakasleok multimedia ikasten ari gara

Video hau gazteleraz dago Madrilera bidaltzeko izan delako, haiek ikusteko nola irakasleok multimedia ikasten ari garelako ikasleekin.

2008-03-14

"IURBENTIA"koekin


Duela hamabost egun IURBENTIAren jokalariek nola entrenatzen zuten ikustera joan ginen Fangora. 3.mailakoekin geunden Fangon. Egun horretan oso ondo pasatu genuen eta joatea merezi zuen.

2008-03-13

GURE JATETXEA

Jolas sinboliko tailerrean egiten dugun lana.


Nola egiten diren beirateak


Lehenengo folio batean irudi geometrikoak egin,gurutz batekin markatu zeintzuk nahi dituzun moztu;orriaren atzeko aldetik arkatzez beltzez margotu;kartulin beltz batean orria ipini eta marrazkia birpasatu,horrela irudia kalkatzen da.Gero kuterrarekin markatuta dauden irudiak moztu.Azkenik, kolorezko paperak jarri eta beiratea eginda dago,eta honela gelditu zaigu!


MATERIALAK

-Paper bat

-Kartulina beltza

-Kuterra

-Kolorezko paperak

-Klip-ak

2008-03-11

EGUN BEREZI BAT "·EL FANGO-n"


Gu ,3. mailakoak (A) ,igerilekura joaten gara ostiralero.Ekintza hau asko gustatzen zaigu. Alde batetik igeri egiten dugulako eta beste alde batetik jolasten dugulako . Aurten, Felix Serrano eskolako umeekin gaude aldageletan eta haien andereñoek esan digute harrituta daudela gure portaera ikusita : aldageletan ez da ezer entzuten eta gure artean euskeraz hitz egiten dugu, nahiz eta gure andereñoak ,Bego eta Marga , barruan ez egon.Baina harrigarriena izan da ,otsailaren 29an ,gertatu zaiguna .Hor geunden igeri egiten eta andereñoek IURBENTIA BILBAO BASKET jokalariak ikusi zituzten.

Haiekin hitz egiten zuten eta baimena eman ziguten entrenamendua ikusteko.Haiekin egon ginen hitzegiten , gaztelaniaz eta pixka bat ingelesez,batzuk atzerritarrak dira eta.. RANZIC eta RECKER lesionaturik daude eta argazki batzuk egin genituen haiekin.

Gero entrenatzailearekin, TXUS VIDORRETA,eta bere laguntzaileekin ere, berba egin genuen eta ondo portatzeagatik gonbidapen bat egin ziguten LA KASILLAra joateko eta ezagutzeko.Agian, hara joango gara Marga eta Begorekin.


Gure ustez ,Bilboko taldeak onenak dira eta haien alde gaude.


Gainera orain patioan saskibaloira jolasten dugu!

3. maila A

2008-03-04

4 URTE A



KAIXO:
LAN ASKO EGIN ETA GERO, BEGIRA ZE POLITA GERATU DEN GURE OIHANA.
BAKARRIK FALTA ZAIZKIGU ANIMALIAK. ETA LAGUNTZA BEHAR DUGU.
BIDALI, MESEDEZ, OIHANEKO ANIMALIEN IZENAK EDO IRUDIAK.
ESKERRIK ASKO ........ETA TARZANEN PARTEZ:AGUR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2008-03-03

EZETZ ASMATU!


Hona hemen euskara egiten animatzeko zuek asmatutako zenbait lema. Askoz gehiago egon diren arren (lan dotorea egin duzue) batzuk aukeratu behar genituen eta, leloa izanda, hurrengo hauen musikaltasunean eta errepikatzeko erreztasunean fijatu gara.

Orain zure txanda da. Irakurri guztiak eta aukeratu bat, gehien gustatzen zaizuna. Gero, zure eritzia eman "komentario " hitza klikatzen.

1

Lagunekin

euskaraz hitz egin



2
Gora euskera
delako ederra



3
Jo ta ke
Euskara galdu gabe



4

Euskalduna bazara,
egin euskara!


5
Euskaraz ez baduzu hitz egiten,
Euskara galduko da.
Baina Euskaraz hitz egiten baduzu,
mundua, Euskaraz izango da.


6
Euskaraz hitz egiten, ez gaituzte mugituko.
Euskaraz hitz egiten, ez gaituzte mugituko.
Zuhaitz tinko ibai ondoan bezala, ez gaituzte mugituko.

7
Jolasten, ikasten, beti-beti
euzkaraz mintzatzen


8
Tras, Tras, egin Euskaraz



9
E,e,e, Euskeraren alde.
Euskeraz bizi, euskera bihotzean