2008-03-11

EGUN BEREZI BAT "·EL FANGO-n"


Gu ,3. mailakoak (A) ,igerilekura joaten gara ostiralero.Ekintza hau asko gustatzen zaigu. Alde batetik igeri egiten dugulako eta beste alde batetik jolasten dugulako . Aurten, Felix Serrano eskolako umeekin gaude aldageletan eta haien andereñoek esan digute harrituta daudela gure portaera ikusita : aldageletan ez da ezer entzuten eta gure artean euskeraz hitz egiten dugu, nahiz eta gure andereñoak ,Bego eta Marga , barruan ez egon.Baina harrigarriena izan da ,otsailaren 29an ,gertatu zaiguna .Hor geunden igeri egiten eta andereñoek IURBENTIA BILBAO BASKET jokalariak ikusi zituzten.

Haiekin hitz egiten zuten eta baimena eman ziguten entrenamendua ikusteko.Haiekin egon ginen hitzegiten , gaztelaniaz eta pixka bat ingelesez,batzuk atzerritarrak dira eta.. RANZIC eta RECKER lesionaturik daude eta argazki batzuk egin genituen haiekin.

Gero entrenatzailearekin, TXUS VIDORRETA,eta bere laguntzaileekin ere, berba egin genuen eta ondo portatzeagatik gonbidapen bat egin ziguten LA KASILLAra joateko eta ezagutzeko.Agian, hara joango gara Marga eta Begorekin.


Gure ustez ,Bilboko taldeak onenak dira eta haien alde gaude.


Gainera orain patioan saskibaloira jolasten dugu!

3. maila A

No hay comentarios: