2008-02-19

Ezetz asmatu!


Zein koloretakoa zen otsoak jan nahi zuen neskato polit haren buruko txanoa?


(asmatzen duenak etor daitela 5.maila Ara)

2008-02-12

handitzen....baina ez hainbeste



Bai, asmatu duzue; ez zen ume bakar bat, bi baizik.

Hona hemen Mateo eta Irene; oso lagun onak direnez, elkarrekin egotea gustatzen zaie.

Esango al diguzue zein den zuen lagunik handienak?

2008-02-08

handitzen!!!




Hone hemen aurtengo 4 urteko ume bat...... ala bi dira? dena den, ezetz asmatu nortzuk diren.



Zergatik du elefanteak tronpa?


Batzuek tronpeta jotzeko dela uste dute . Baina ez. Tronpa sudurraren luzapena da eta horrekin jaten eta edaten du, baita amaren isatsari heldu, dutxatu eta bere burua babestu ere. Ezin gehiago eskatu.
Eta orain, asma ezazu eta buruz ikasi ondorengo igarkizuna:


"Lurreko animali handien, letaginetan du marfila, azpian harrapatzen duena berehala utziko du hila".

2008-02-05

EZETZ ASMATU!



EUSKARA, gure hizkuntza, bizirik mantentzea gure ezpainetan dago.
Euskara erabili behar dugula guztioi gogorazteko eskolako sarreran lema bat irakur dezakegu :


“eskolan, kalean,
jolasean, etxean,
orain eta beti,
lehenik euskera »
Orain, zure txanda da. Zuk asmatu behar duzu. Eragiozu buruari! Blog honetan, bururatzen zaizun “lema” idatzi.

BIZKAIKO IHAUTERIAK

EUSKAL INAUTERIAK

Inauteria festa ikusgarria da, ez da soilik Euskal Herrikoa, baina badu hemengo Inauteriak bere nortasuna. Askotan telebistari esker, kanpoko inauteriak hemengoa baino hobeto ezagutzen ditugu (Rio de Janeirokoa, Cadiz-ekoa…).

Horregaitik, eta hil honetan Inauteria denez gai honiburuz hitz egingo dizuegu. Gutako gehienek ez dakigu nortzuk diren Atorrak, Miel Otxin, Ziripot, Zanpantzar, eta abar…Haiek guztiak Euskal Herriko Inauterien pertsonaiak dira.

Zaila da esatea zehatz-mehatz zein den Inauterien esanahia, baina herri guztietan jana eta edana ugari dago, monigoteak, mozorroak, maskarak, musika eta dantza, noski.

Inauteria izen asko du, herri batzuetan Aratuzte deiten dute, beste batzuetan Zanpantzart esaten zaio, baina leku guztietan antzekoa da.

Bizkaian gaudenez Mundakako Inauteriari buruzko zerbait kontatuto dugu. Kostaldeko herri horretan Aratuzteak deitzen dute eta ihauteriko igandean gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da musika jo eta abesten: ATORRAK dira:
· Zuri-zuriz jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik. Burko (almohada) azala janzten dute buruan eta gona zuria daramate.
· Batzuk aurpegia bistar uzten dute eta bibote eta papilote handiak pintazen dituzte aurpegietan; beste batzuk aurpegia estalita eramaten dute.
· Herriko kaleetan kantatu eta kantatu ibili ondoren, portura abiatzen dira eta han, kantu berri bat asmaten dute egun honetarako. Horrez gain aurreko urteetako abestiak ere kantatzeko gai dira. Abesti zahar gehienen letra ulertezina da.
· Tostadak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxeko andreak prestatutako tostadak lapurtzen ohi zituzten.
· Gaur egun hori ez dute egiten, baina aurpegihandi eta lotsagabe izaten jarraitzen dute eta aurpegi estalita daramatenak neskeen ipurdia ukitzea saiatzen dira.
· Azken urteotan ohitura berria sortu da Mundakan: LAMIENA. Neska koadrila bat kaleratzen da egun berean lamiaz jantzita. Pizkanaka-pizkanaka ohiturak aldatuz doaz eta emakumeek izan dute beren lekua Inauterietan.