2009-01-30

ARRAIN TAILERRA MERKABILBAON (6maila b)



Joan den martitxenean,2009ko urtarrilaren 27an, Merkabilbaon egon ginen,

Pabeiloiak ikusten eta arrain tailerra egin genuen.
Arrain tailerrean, bideo bat ikusi genuen arrainak bereizten ikasteko.Horren ostean arrainak utzi zizkiguten zuriak ala urdinak ziren ikusteko.Zakatz gorriak eta bitan zatituak bazituzten arrain urdina zen eta, ostean,zuria.

Gero,lupinez,txitxarroz eta erremolatzez egindako pintxo bat jan genuen.Jaten genuen bitartean,emakume bat etorri zen esanez Bilboko ibaia gainezkatuko zela eta ahalik eta azkarren irten behar ginela.

Azkenik, inkesta bat egin ziguten nola pasatu genuen eta zer ikasi genuen adierazteko. Gero,autobusa hartu eta eskolarako bidea hartu genuen.

2009-01-29

Merkabilbaora irteera


6.mailakoek pasadan asteartean,urtarrilak 27 Merkabilbaora joan ginen autobusez.
Iritsi ginenean monitora batek peto batzuk eman zizkigun janzteko.
Pabeiloi batzuk bisitatu genituen.Pabeloi hoietan frutak eta barazki exotikoak ikusi genituen;baita itsaskiak ere.
Handikariek,pabeiloi hoietan erosten dute,txikizkariei saltzeko eta gu horrela ahal erosteko.
Ondoren,izozgailu batera sartu ginen eta -20·C markatzen zuen termometroak.
Gero,beste gela batera arrainei buruz bideo bat ikustera joan ginen.Bideoa ikusi eta gero, monitoreak irakatsi zigun nola desberdintzen ziren arrain zuriak eta arrain urdinak.Hortik,beste gela batera pasatu ginen eta hor arrainak ikusi,ikutu eta bereiztu freskoak diren ala ez egin genuen.Bisita hau amaitu baino lehen arrain pintxo bat dastatu eta inkesta bat bete genuen.
Eguraldia zakarra izan arren ondo pasatu eta asko ikasi genuen.