2009-01-29

Merkabilbaora irteera


6.mailakoek pasadan asteartean,urtarrilak 27 Merkabilbaora joan ginen autobusez.
Iritsi ginenean monitora batek peto batzuk eman zizkigun janzteko.
Pabeiloi batzuk bisitatu genituen.Pabeloi hoietan frutak eta barazki exotikoak ikusi genituen;baita itsaskiak ere.
Handikariek,pabeiloi hoietan erosten dute,txikizkariei saltzeko eta gu horrela ahal erosteko.
Ondoren,izozgailu batera sartu ginen eta -20·C markatzen zuen termometroak.
Gero,beste gela batera arrainei buruz bideo bat ikustera joan ginen.Bideoa ikusi eta gero, monitoreak irakatsi zigun nola desberdintzen ziren arrain zuriak eta arrain urdinak.Hortik,beste gela batera pasatu ginen eta hor arrainak ikusi,ikutu eta bereiztu freskoak diren ala ez egin genuen.Bisita hau amaitu baino lehen arrain pintxo bat dastatu eta inkesta bat bete genuen.
Eguraldia zakarra izan arren ondo pasatu eta asko ikasi genuen.

No hay comentarios: