2009-04-01

MARGARI ELKARRIZKETA

1.Zenbat denbora daramazu irakasten?
Hogeita zortzi urte daramatzat klaseak ematen.
2.Zenbat urte daukazu?
Emakume batek ez du inoiz bere adina esaten.
3.Zergatik hasi zinen klaseak ematen?
Txikitatik gustatu zitzaidalako.
4.Inor kanporatu al duzu eskolatik?
Nik ez dut inor kanporatu.
5.Inoiz suspenditu al duzu?
Nik ez dut inoiz nota txar bat izan.
6.Ba al daukazu umerik?
Bai,hogei urteko ume bat daukat.
7.Zenbat urterekin euki zenuen umea?
Ez dut erantzungo,bestela nire adina jakingo duzue.
8.Zenbat kurtsotan egon zara irakasten?
Maila guztietan egon naiz.
9.Zer ordutan joaten zara ohera?
Hamar eta erdietan joaten naiz ohera.
10.Inoiz erre al duzu?
Ez dut inoiz erre.
11.Nola deitzen da zure senarra?
Nire senarraren izena Jon da.
12.Ba al daukazu animalirik etxean?
Ez daukat animaliarik etxean,baina txikitan bai, pilo bat.
13.Patatak gustatzen zaizkizu?
Bai patatak gustatzen zaizkit,batez ere"patatas a la riojana".
14.Zein izan da zure ikaslerik onena?
Ikasle pilo bat euki ditut onak.
15.Zein kurtsotan zegoen?
Kurtso guztietan euki ditut.
16.Nola deitzen zen?
Ezinezkoa da esatea.
17.Zer ordutan altxatzen zara?
Zazpi eta erdietan altsatzen naiz normalean aste buruetan ez.
18.Kirola gustatzen zaizu?
Badakit egin behar dudala,baina ez zait gustatzen,alfer hutsa naiz.
19.Gustoko litzaizuke beste lan bat egitea?
Oraingoz pozik nago horrela.
20.Zein kolore da zure gustokoena?
Laranja eta beigea gustatzen zaizkit.
21.Zein da zure eskolako lagunik onena?
Ez dakit zer esan.Lagun on bat izatea zaila da.
22.Gustoko al duzu historia?
Bai asko gustatzen zait. Gainera majisteritza bukatu ondoren historia ikasketak hasi nintzen ikasten.
23.Gustoko duzu txokolatea?
Bai,asko gustatzen zait baina kontrola daukat asko ez jateko.