2009-12-14

Maialen Lujanbio bertsolari TXAPELDUNA

Atzo Maialen Lujanbiok bertsolaritza irabazlearen txapela jantzi zuen. Lehenengo aldiz emakume batek lortzen du. Zorionak Maialen!

2009-11-24

Hectorren aurkezpena


Kaixo, Hector deitzen naiz. Che rera ha´e Hector (guaraní).

Luquen, Paraguayen jaio nintzen.Anace luque ha Paraguaype (guaraní).

Hamar urte dauzkat. Areko diez años (guaraní).

Abuztuaren 9an Bilbora ailegatu nintzen. Ahuahe Bilbaope pe 9 de agosto (guaraní).

Orain Isabel Gallego Gorria eskolan ikasten dut. Ko´hanha a estudia en el eskuela Isabel Gallego Gorriape (guaraní)

2009-06-01

Bat, bi, hiru, bi... Aitziber irabazi!!!!


Ziur gaude ezagutzen duzuela. Lehengo aldia da gure 6.mailako Aitziber Euskadiko igeriketa txapelketara joaten dela eta ez joan bakarrik, bigarren postuan ere geratu da zilarrezko domina eskolara ekarriz. Euskadiko txapelketa maiatzak 30 larunbatan ospatu zen Gasteizen. Aitziber "croll" eta "tximeleta" eratan irabazi zituen zilarrezko bi dominak. Lehenengo postua Nafarroako igerilari batentzat izan zen. ZORIONAK TXAPELDUN!!!!!

2009-04-01

MARGARI ELKARRIZKETA

1.Zenbat denbora daramazu irakasten?
Hogeita zortzi urte daramatzat klaseak ematen.
2.Zenbat urte daukazu?
Emakume batek ez du inoiz bere adina esaten.
3.Zergatik hasi zinen klaseak ematen?
Txikitatik gustatu zitzaidalako.
4.Inor kanporatu al duzu eskolatik?
Nik ez dut inor kanporatu.
5.Inoiz suspenditu al duzu?
Nik ez dut inoiz nota txar bat izan.
6.Ba al daukazu umerik?
Bai,hogei urteko ume bat daukat.
7.Zenbat urterekin euki zenuen umea?
Ez dut erantzungo,bestela nire adina jakingo duzue.
8.Zenbat kurtsotan egon zara irakasten?
Maila guztietan egon naiz.
9.Zer ordutan joaten zara ohera?
Hamar eta erdietan joaten naiz ohera.
10.Inoiz erre al duzu?
Ez dut inoiz erre.
11.Nola deitzen da zure senarra?
Nire senarraren izena Jon da.
12.Ba al daukazu animalirik etxean?
Ez daukat animaliarik etxean,baina txikitan bai, pilo bat.
13.Patatak gustatzen zaizkizu?
Bai patatak gustatzen zaizkit,batez ere"patatas a la riojana".
14.Zein izan da zure ikaslerik onena?
Ikasle pilo bat euki ditut onak.
15.Zein kurtsotan zegoen?
Kurtso guztietan euki ditut.
16.Nola deitzen zen?
Ezinezkoa da esatea.
17.Zer ordutan altxatzen zara?
Zazpi eta erdietan altsatzen naiz normalean aste buruetan ez.
18.Kirola gustatzen zaizu?
Badakit egin behar dudala,baina ez zait gustatzen,alfer hutsa naiz.
19.Gustoko litzaizuke beste lan bat egitea?
Oraingoz pozik nago horrela.
20.Zein kolore da zure gustokoena?
Laranja eta beigea gustatzen zaizkit.
21.Zein da zure eskolako lagunik onena?
Ez dakit zer esan.Lagun on bat izatea zaila da.
22.Gustoko al duzu historia?
Bai asko gustatzen zait. Gainera majisteritza bukatu ondoren historia ikasketak hasi nintzen ikasten.
23.Gustoko duzu txokolatea?
Bai,asko gustatzen zait baina kontrola daukat asko ez jateko.

2009-03-11

Txun txun txun txun txun... AITZIBER TXAPELDUN!




Ikusi al duzue argazki hau? Aitziber Alonso da, bere sariarekin. Saria, Taekwondo lehiaketa batean lortu zuen. Arrigorriagan ospatu zen eta 12 neskek parte hartu zuten. Finalean Aitziberrek Galiziako bati irabazi zion eta Espainiako bigarren postuan geratu zen. Lehenengo postua Murtziako neska batek lortu zuen.

2009-03-04

AUPA ATHLETIC






AUPA ATHLETIC!
6.MAILAKOEK ATHLETIC-EKIN GAUDE
ATHLETIC BETI BIHOTZEAN

2009-03-02

Iñaki Friera


Iñaki Friera otsailaren 25ean etorri zen bere liburuetaz eta bere bizitza pertsonalari buruz hitz egitera. Iñaki Friera 1962ko irailaren 16an jaio zen Barakaldon. Euskal Filologia ikasi zuen Gazteizen eta litzentziatua da. Galdera hauek egin genizkion eta hau erantzun zigun:

1.-Nola bururtu zitzaizun "Izaroko Altxorra" idaztea?
Altxor bati buruz historio bat egin nahi nahi nuen eta artikulu batean irakurri nuen artikulu bati esker.

2.-Zenbat liburu idatzi dituzu?
6 liburu
3.-Zenbat denbora behar zenuen "Izaroko Altxorra" idazteko?
Urte bat
4.-Zein izan zen zure lehenengo liburua?
Izaroko Altxorra
5.-Zergatik ipini dituzu izen horiek pertsonaiei?
Patxo:Taberna batean zegoela ikusi nuen mutiko bat Patxo izenekoa eta beso ezkerra mugitzen ez zuelako,Joseba izen arrunta zelako eta Ane "Los cinco"liburuan oinarrituta dago.
6.-Zergaitik gertatzen da Elantxoben, Ogoñon eta Lagan?Zergaitik aukeratu dituzu paisaia hauek?
Izarotik hurbil daudelako
7.-Noiz hasi zinen idazten?
1985. urtean
8.-Nola bururatu zitzaizun titulu hori luburuarentzat?
Artikulo bategatik
9.-Non idazten duzu?
Etxean edo tabernan
10.-Beste liburu bat pentsatuta daukazu idaztea?
Bai helduentzako eleberri bat idazten ari naiz.
11.-Zein da zuk idatzitako liburu gogokoena?Eta zuk ez idatzitakoa?
"Izarako altxorra" nirea eta" Seta " nirea ez dena (amodiozko istorioa da)
12.-Zein da zure libururik famatuena?
"Izaroko altxorra".
13.-Zuk idatzitakoa zein da gehien orrialde dituen liburua ?Zenbat orrialde ditu?
"Izaroko altxorra", 191 orrialdekoa. Baina "Izaroko altxorra" idatzi baino
lehen 10-20ko liburua egitea pentsatuta nituen.
14.-Zenbat eleberri idatzi dituzu?
Sei (6) idatzi ditu nire bizitzan.
15.-Non ikasi zenuen Euskal Filologia?
Gazteizen
16.-Familiarik al duzu?
Bai, emazte bat eta 13 urteko alaba.
17.-Zure liburuak irakurtzen dituzu?
Ez , baina aurkeztu aurretik 4, 5 edo 6 aldiz irakurtzen ditut.
18.-Zuk zer adierazi nahi zenuen?
Berezirik ezer ez.
19.-Non bizi zara?
Getxon
20.-Beste idazleekin harremanik ahal duzu?
Bai idazleak bileretan biltzen naiz beraiekin.
21.-Zer sentitu zenuen zure lehenengo liburua aurkeztu zenuenean?
Poz handia sentitu nuen
22.-Txikitan asko irakurtzen zenuen?
Bai eta gehienetan komikiak eta geroxeago liburuak.
Eta galdera sorta hauekin amaitu zen gure elkarrizketa.

2009-02-09

EITB ezagutzen (6maila A)


Pasadan asteazkenean, otsailak 4an, EITB-ren instalazioak ezagutzera joan ginen. Sartu baino lehen, atarian argazki batzuk atera genituen. Barrura sartu ginen, kontrola pasatu eta gero Goizanerekin instalazioak ezagutzera joan ginen. Lehenengo "Boulevard" irratsaioa nola egiten zuten ikustera eta entzutera joan ginen. Irratsaioa amaitu ondoren Goizanek EITB-ko instalazioak Espainiako handiena dela kontatu zigun. Gero bigarren solairura igo ginen, hor nola sartzen duten musika eta efekto espezialak telebistan azaldu zigun. Hau amaitu eta gero Teleberriaren platoa ikusi genuen. Amaitzeko jolas bat egin eta opari bat eman ziguten.
Irteera entretenigarria eta interesgarria iruditu zitzaigun.

2009-01-30

ARRAIN TAILERRA MERKABILBAON (6maila b)



Joan den martitxenean,2009ko urtarrilaren 27an, Merkabilbaon egon ginen,

Pabeiloiak ikusten eta arrain tailerra egin genuen.
Arrain tailerrean, bideo bat ikusi genuen arrainak bereizten ikasteko.Horren ostean arrainak utzi zizkiguten zuriak ala urdinak ziren ikusteko.Zakatz gorriak eta bitan zatituak bazituzten arrain urdina zen eta, ostean,zuria.

Gero,lupinez,txitxarroz eta erremolatzez egindako pintxo bat jan genuen.Jaten genuen bitartean,emakume bat etorri zen esanez Bilboko ibaia gainezkatuko zela eta ahalik eta azkarren irten behar ginela.

Azkenik, inkesta bat egin ziguten nola pasatu genuen eta zer ikasi genuen adierazteko. Gero,autobusa hartu eta eskolarako bidea hartu genuen.

2009-01-29

Merkabilbaora irteera


6.mailakoek pasadan asteartean,urtarrilak 27 Merkabilbaora joan ginen autobusez.
Iritsi ginenean monitora batek peto batzuk eman zizkigun janzteko.
Pabeiloi batzuk bisitatu genituen.Pabeloi hoietan frutak eta barazki exotikoak ikusi genituen;baita itsaskiak ere.
Handikariek,pabeiloi hoietan erosten dute,txikizkariei saltzeko eta gu horrela ahal erosteko.
Ondoren,izozgailu batera sartu ginen eta -20·C markatzen zuen termometroak.
Gero,beste gela batera arrainei buruz bideo bat ikustera joan ginen.Bideoa ikusi eta gero, monitoreak irakatsi zigun nola desberdintzen ziren arrain zuriak eta arrain urdinak.Hortik,beste gela batera pasatu ginen eta hor arrainak ikusi,ikutu eta bereiztu freskoak diren ala ez egin genuen.Bisita hau amaitu baino lehen arrain pintxo bat dastatu eta inkesta bat bete genuen.
Eguraldia zakarra izan arren ondo pasatu eta asko ikasi genuen.