2008-02-05

BIZKAIKO IHAUTERIAK

EUSKAL INAUTERIAK

Inauteria festa ikusgarria da, ez da soilik Euskal Herrikoa, baina badu hemengo Inauteriak bere nortasuna. Askotan telebistari esker, kanpoko inauteriak hemengoa baino hobeto ezagutzen ditugu (Rio de Janeirokoa, Cadiz-ekoa…).

Horregaitik, eta hil honetan Inauteria denez gai honiburuz hitz egingo dizuegu. Gutako gehienek ez dakigu nortzuk diren Atorrak, Miel Otxin, Ziripot, Zanpantzar, eta abar…Haiek guztiak Euskal Herriko Inauterien pertsonaiak dira.

Zaila da esatea zehatz-mehatz zein den Inauterien esanahia, baina herri guztietan jana eta edana ugari dago, monigoteak, mozorroak, maskarak, musika eta dantza, noski.

Inauteria izen asko du, herri batzuetan Aratuzte deiten dute, beste batzuetan Zanpantzart esaten zaio, baina leku guztietan antzekoa da.

Bizkaian gaudenez Mundakako Inauteriari buruzko zerbait kontatuto dugu. Kostaldeko herri horretan Aratuzteak deitzen dute eta ihauteriko igandean gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da musika jo eta abesten: ATORRAK dira:
· Zuri-zuriz jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik. Burko (almohada) azala janzten dute buruan eta gona zuria daramate.
· Batzuk aurpegia bistar uzten dute eta bibote eta papilote handiak pintazen dituzte aurpegietan; beste batzuk aurpegia estalita eramaten dute.
· Herriko kaleetan kantatu eta kantatu ibili ondoren, portura abiatzen dira eta han, kantu berri bat asmaten dute egun honetarako. Horrez gain aurreko urteetako abestiak ere kantatzeko gai dira. Abesti zahar gehienen letra ulertezina da.
· Tostadak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxeko andreak prestatutako tostadak lapurtzen ohi zituzten.
· Gaur egun hori ez dute egiten, baina aurpegihandi eta lotsagabe izaten jarraitzen dute eta aurpegi estalita daramatenak neskeen ipurdia ukitzea saiatzen dira.
· Azken urteotan ohitura berria sortu da Mundakan: LAMIENA. Neska koadrila bat kaleratzen da egun berean lamiaz jantzita. Pizkanaka-pizkanaka ohiturak aldatuz doaz eta emakumeek izan dute beren lekua Inauterietan.

No hay comentarios: