2007-03-05

Institutura bidaia(6.maila)



Hirurak laurden gutxiagotan eslolako patiotik atera ginen San Adrianeko institura joateko, bidaian oso ondo portatu ginen, euskera asko hitz egiten eta oso isilik joaten. San Adrianera ailegatu ginean institutoko patioan itxaroteko esan zigun bertako irakasle batek, itxaropen horretan patioa ikusi genuen oso patio txikia zen: bi porteria eta bi kanasta zituen, patioa ikusi eta gero goiko pisuko klaseak ikusi genituen: musika gela, plastika gela, kimika gela, geologiako klasea...Eta gero batzilergo klase batzuk ikusi genituen: 1.maila B, 1.maila A, 2.maila B...
Geroago beheko klaseak ikusi genituen, berdina: musika gela, teknlogiako gela, naturako gela... Hori egin eta gero komunak ikusi genituen.
Ondoren gimnasioa ikusi genuen, gimnasioa oso txikia da Gallego Gorrikoarekin konparatuz gero bi kanasta bakarrik ditu.
Gimnasioa ikusi eta gero jantokia ikusi genuen, lau mahai ditu eta zulo bat bezala da. Geroxeago gela iluna ikusi genuen gela txiki bat da, mahai batekin eta aulki batekin, mahaia dena marraztuta zegoen. Gela iluna ikusi eta gero eskolara joan ginen, joatekotan ez genuen euskeraz hitz egin eta puntu bat kendu ziguten.

No hay comentarios: