2007-05-15

TXORIMALOA BARATZEAN


Bazen behin baratze bat janari asko zegoena.Egun batean txori asko sartu ziren baratzera eta janari guztia jan zuten. Jabea oso triste zegoen ez zeukalako dirurik eta ezin zuelako ezer jan, baina gauza horietaz asko zekienez, egun batean bururatu zitzaion txorimalo bat egitea, txoriak ez sartzeko baratzean. Hasieran oso ondo atera zen bere ideia, baina negua heldu zen eta gau batean haizearekin txorimaloa lurrera erori eta apurtu egin zen. Hurrengo egunean jabea oso pozik esnatu zen eta baratzera atera zen ikusteko ea txorimaloa nola zegoen. Atera zenean, txori asko ikusi zituen bertan eta txorimaloa lurrean.Egun batean mutil gazte bat etorri zen janariarekin, diru piska batekin eta txorimalo handi batekin. Jabea janariarekin ondo bizi zen, diruarekin lana aurkitu zuen eta txorimaloarekin hobeto jan eta bizi zen.Hortik aurrera jabea oso pozik bizi izan zen.

Amaia Pradera 4. maila B

No hay comentarios: