2006-12-13

Olentzero egiten

Olentzero egiten hasi ginen eta geneukagun gorputza utzi genuen zegoen moduan.Burua aldatu behar genion eta pausu hauek jarraitu genuen:
1. Puxika bat puztu genuen .
2.Egunkariko tirak egin genituen.
3.Tirak kolan buzti eta puxikan pegatu genituen, lau kapa egin arte.
4.Lehortu zenean, gogorra geratu zen eta lehenengo kapa tenpera laranjarekin margotu ondoren , bigarrena horia , marroia eta laranja izan zen.
5.Kartoi batekin begiak eta ahoa egin genituen.
6.Paper batean kotoi zuria pegatu genuen gero kolarekin eta zeloarekin bisarra buruan pegatu genion.
7.Sudurra plastilinarekin egin genion,kolarekin pegatu eta tenpera marroiarekin margotu genuen.
8.Eta txapela zeloarekin pegatu genion.
9.Kartoi batean ardo botila bat margoztu eta moztu genuen .
10.Kartoi kaxak ekarri genituen eta zelofan paperarekin forratu eta zaramako poltsa beltz batean sartu genituen.
11.Zaramako poltzan kapoiak margotu eta pegatu genituen eta bi paperetan oparia hitza jarri eta margotu genuen kolore desberdinekin. Beste bi paperetan Gallego Gorria jarri eta margotu genituen.
12.Alkandora beltz eta berri bat erosi zuen irakasleak jantzi genion Olentzerori.
13.Oinetan galtzerdiak eta zapatak jarri genizkion.
14.Plastilina zuriarekin kapoien arrautzak egin genituen.
15.Mutilek eskolako armerria margoztu zuten eta plastifikatu zuten.
Oso polita geratu zen gure Olentzero!!!


powered by ODEO

1 comentario:

gallego gorria dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.