2006-12-11

Publizitatea


Urriaren 10ean publizitateko tailer bat egin genuen. Gure andereñoa Ainhoa deitzen zen. Publizitatea zer zen azaldu zigun; gero telebistan iragarki batzuk ikusi genituen, adibide bezala. Iragarkietan gauza garrantsitsuenak; egoera, kolorea, musika, slogan eta pertsonaiak dira.

Hiru gauza ezin ziren egin: publizitate iruzurtia, publizitate konparatiboa eta publizitate desleiala.
Ondoren lau talde egin genituen: batean Lander, June, Aingeru eta Ane, bigarrenean Iker, Maider, Maria eta Ibai, hirugarrenean Marcos, Irene, Paula Castro, Ane Kandela eta Ander eta laugarrenean Ibone, Paula.G, Gonzalo, Araiz eta Xabi.

Lehenengo taldean,zapatilen iragarki bat egin zuten, bigarren taldean, telebista eta irratia, hirugarrenean, izozkiarena eta laugarrenean, mugikorren iragarkia.
Bakoitza publizitate mota bat egin genuen: lehenengo taldea, publizitate iruzurtia, bigarrena konparatiboa, hirugarrena konparatiboa eta laugarrenean, berriz, desleiala.

Azaldu zigun, kotxe gris bat ikusten duzunean handiagoa dirudiela, baina benetan besteak bezalakoak dira eta prezioa 10.000 tik gora balio duela.

No hay comentarios: