2007-12-19

EZETZ ASMATU!

Negua laister helduko da. Neguarekin batera Olentzero dator. Bilbo hiria argiz jantzi da. Kaleak eta plazak, dendak eta etxeak mimoz apainduta daude. Denok prest Olentzeroren zain. Eta oporretan egongo garenean 2007 urtea amaituko da eta urte berrian buru belarriz sartuko gara. Ezagutzen al dituzue argazkietan agertzen diren Bilboko txokoak? Aipatu ahal duzu baten bat?


2007-12-04

Esentzia nola egin (5.maila A)


Gaur azaroak 22 5. maila Akoek jantoki zaharrean egon gara, tailer bat egiten.Tailerrak lehengaiekin zer ikusia zuen. Tailerren girotzaile bat egin dugu. Girotzailea egiteko lehendabizi paper batekin saku bat egin dugu, gero girotzailea sartzeko. Girotzailea egiteko osagai hauek erabili ditugu :
Gatza, kolorea eta esentzia.Bi kolore eta bi esentzia zeuden, esentziak hauek ziren: azahar eta laranja. Eta bi kolore zeuden: berdea eta laranja. Gero girotzailea sakuan sartu eta sakuak apaindu egin ditugu.

2007-11-28

5maila A ikasleak


Gu aurten 5. maila A an gaude Mirarirekin.Ez da erreza ezta zaila ere,14 ikasle gaude klasean
15 andereñoarekin. Azterkata asko egingo ditugu, oraindik 5 edo 6 azterketa egin ditugu. Azaroaren 14 eta15ean kotzumo tailerrak egin genituen. Kontsumo tailerretan jostailuak eta girotzaile bat bakoitzak egin genuen.

2007-11-15

froga

kaixo lagunok hemen gaude ikasten

2007-10-29

5.


Udazkenak ere fruitu ugariak ekartzen dizkigu. Arbola honen fruituak txikiak dira. Oskola daukate.

Bere fruituak eskaini ostean, hostoak ere galduko ditu. Hostoerorkorra da eta. Ezagutu al duzu?

4.





Hosto hauek galdu dituen zuhaitza biluzik geldituko da laster. Oso zuhaitz nabaria da. Bere adarrak , kaskada baten moduan jaisten direnak, oso luzeak eta malguak, hostoz beterik, ia ia lurreraino ailegatzen dira. Honen loreak, horiskak, urrian eta azaroan agertzen dira. Izena ere, nabaria da. Asmatu duzu jadanik?

3.




Zuhaitz honek ez ditu bere hostoak galduko. Negu osoaren ere lagunduko gaitu. Iraunkorra da. Hain zuhaitz dotorea denez, lorategiak eta parkeak apaintzeko erabiltzen da. Udaberriaren amaieran loreak eskeintzen dizkigu, oso lore handiak, zuriak eta lurrintsuak.
Hemen, gure patio txikian ere aurkitu ahal duzu. Badakizu non? Zein da bere izena?

2007-10-17

2.



Hosto fina eta zorrotz hauek dituen zuhaitza Kanariasetik etorri da. Lurralde berotsuagoetan fruitu gozoak eta marroiak ematen ditu. Ba dakizu zein fruituak diren? eta zein den arbola hau?

2007-10-16

1.




Arbola hau hostoerorkorra da. Hemendik aurrera hosto guztiak galduko ditu. Gero, udaberrian, lore zuriz beteko da, eta lore horietatik oso fruitu gozoak irtengo dira. Asmatu duzu jadanik zein arbola den?

EZ ETZ ASMATU!


Ikasturte berriarekin batera, udazkena heltzen da. Aldaketa garaia izaten da: udako arropak gordetzen ditugu praka luzeak eta jertseak berriro janzteko, liburu eta koaderno berriak dauzkagu, eta... naturan ere, gure inguruan, aldaketak ikusi ahal ditugu: gero eta arinago iluntzen da, intsektuak badoaz desagertzen eta hainbat zuhaitzek hostoak galtzen dituzte.

Gu fijatu gara eskolako patioan dauden zuhaitzetan. Batzuk hostoak galtzen dituzte, hostoerorkorrak dira. Beste batzuk ez dute galtzen, hosto iraunkorreko zuhaitzak. Hemen dituzun argazkietan zenbait hosto agertzen dira. Ondo begiratzen baduzu, berehala aurkituko dituzu. Baina jakingo duzu esaten baten edo batzuen izena?

2007-06-20

KANDU

Bota begirada bat bideo honi!
Ilusio handiaz egin dute eta,

2007-06-19

MARQUINA


Martin Perez de Marquina XV. mendean gaztelako armadaren "nao" (itsaontzi) baten patroia izan zen.
Hemen, Bilbon, Carniceria Vieja kalearen hasieran, eduki zuen gaur egun desagertutako dorretxe bat.

2007-06-18

ARRIQUIBAR


Nicolás de Arriquibar y Mezcorta, merkataria eta ekonomista (1714-1779)
Euskal Estatistika-ErakundeaK , haren lanak argitaratu ditu orain dela gutxi (2005)


Galdera hau, bai zaila zela!

HURTADO DE AMEZAGA


Baltasar Hurtado Amezagakoa Bilbon jaio zen 1657an eta 1720an hil zen. Italia, Flandes eta Espainian borrokatu ondoren, mariskal nagusi eta Turnesko gobernadore izendatu zuten (1702). Leopoldo enperadoreakAmezagako baroi eta Felipe V.ak Riscal de Alegreko markes egin zuten. Santiagoko ordenakoa eta Bilboko sindiko izan zen. Bizkaiko jaurerriko teniente nagusi izendatu zuten


Honetan, Irati bat zoriondu behar dugu, baina ez dakigu zein Irati.
Hala ere, eskerrik asko Irati zure lanagatik!

GARDOKI KARDENALA


FRANCISCO ANTONIO JAVIER GARDOKI ARRIKIBAR KARDENALA:
1747 - 1820. Bilbon familia aberats batean jaio zen.
Rotako Tribunala partaidea eta Inkisizioaren ministroa izan zen.
1816an kardenala izendatua Pio VIIk.
Kardenala izanak Santiago eliza (han bera batallatu izan zen) "Basilika" izendatu zuen.
Bilbon bere bi "bajorrelieve" daude. Bat udaletxean, eta bestea Kasildaren parkean.


Berriro erantzuna bikaina, Beñat. Zorionak!

TONETTI


JOSÉ VILLA DEL RIO:
Pailasoa eta zirku empresarioa.
Santanderren 1921ean jaio zen, familia apal batean. 83 urteekin hil zen.
txikitatik bere afizioa hasi zuen. 12 urteetan zirku esckola batean sartu zen, bere gurasoen eritziaren kontra.
30 urteekin pailazo talde bat sortu zuen, "Tonetti Anaiak" deituta.
1955an "Zirko Atlas", españeko zirku ospetsua eratu zuen.
1985an Kasildaren parkean estatua bat eraiki zioten.


Eskerrik asko berriro , Beñat!

CASILDA ITURRIZAR


Epalzaren alarguna ere deituta.
1826tik 1900ra.
Tomas Epalza bankeroaren alarguna. Senarra hil zenean bere negozioak zuzendu zituen.
Seme-alabak ez zeukaten ez gero, bere fortuna hospital, kultur, eta benefizentziaren artean banatu zuen.
Bilbok 1900-1920 artean parkea eraiki bere izena ipini zuen.



Eskerrik asko Beñat! (3. mailakoa) Informazio interesgarria eta argia eman diguzu

2007-06-04

TALOA EGITEN

Osagaiak:
  • Arto irina(horia) 3 kilo laurden(750g)
  • Gari irina(zuria) kilo laurdena (250g)
  • Gatza pixka bat
  • Ura
Nola egiten den taloa:
Hartu ura (litro bat gutxi gora behera) eta urari bota gatza. Ondoren lapiko batean ura berotu.Ura berotzen den bitartean hasiko gara irina prestatzen: 3 kilo laurden irin horia eta laurden bat irin zuria. Ondoren irin horia eta zuria ondo nahastuko ditugu. Gero, lapikotik ur bero hartu eta pitxer batera bota eta handik irinera pixkanaka-pixkanaka. Irinean, erdian, zulotxo bat egingo dugu ura botatzeko. Ondoren irina eta ura nahastu behar dugu ore bat egin arte.
Orea daukagunean zatiak moztu eta aplastatu taloaren forma eman arte. Hori egin ondoren botako dugu talaburdinera erretzeko. Pixka batean egon ondoren taloari buelta emango diogu eta bi aldeak eginda daudenean taloa prest dago jateko.Taloak zartaginean ere erre egin ahal dira.

ON EGIN!

2007-05-17

EZETZ ASMATU!!


``BILBO EZAGUTZEN´´
Gu, 6. mailakoak, Kasilda Iturrizar Anderearen parkera joan ginen lehen egunean. Han galdera batzuk bururatu zitzaizkigun, lagundu al gaituzue galdera hauek erantzuten?
1.-NOR IZAN ZEN KASILDA ITURRIZAR ANDEREA?
Parkean, eskultura bat "Tonetti"-ri zuzendutakoa aurkitu genuen
2.-BADAKIZUE ZERGATIK IZAN ZEN FAMATUA TONETTI HORI?
Gero, museoaren ondoan dagoen harriz egindako iturri ospetsura hurbildu ginen. Han, lau pertsona famatuen erretratuak daude: Hurtado de Amezaga, Arrikibar, Gardoki eta Markina.
3.-BA AL DAKIZUE NOR IZAN ZEN HURTADO DE AMEZAGA?
ETA ARRIKIBAR? ETA GARDOKI? ETA MARKINA?
Badakizue, betiko moduan zuen erantzunaren zain gaude. Erantzun ahal duzue galdera bat, edo bi... edo guztiak. Eta ez ahaztu! zuek ez badakizue erantzuna, zuen inguruan norbaitek jakingo du. Galdetu baino ez duzue egin behar.

2007-05-15

TXORIMALOA BARATZEAN


Bazen behin baratze bat janari asko zegoena.Egun batean txori asko sartu ziren baratzera eta janari guztia jan zuten. Jabea oso triste zegoen ez zeukalako dirurik eta ezin zuelako ezer jan, baina gauza horietaz asko zekienez, egun batean bururatu zitzaion txorimalo bat egitea, txoriak ez sartzeko baratzean. Hasieran oso ondo atera zen bere ideia, baina negua heldu zen eta gau batean haizearekin txorimaloa lurrera erori eta apurtu egin zen. Hurrengo egunean jabea oso pozik esnatu zen eta baratzera atera zen ikusteko ea txorimaloa nola zegoen. Atera zenean, txori asko ikusi zituen bertan eta txorimaloa lurrean.Egun batean mutil gazte bat etorri zen janariarekin, diru piska batekin eta txorimalo handi batekin. Jabea janariarekin ondo bizi zen, diruarekin lana aurkitu zuen eta txorimaloarekin hobeto jan eta bizi zen.Hortik aurrera jabea oso pozik bizi izan zen.

Amaia Pradera 4. maila B